Bidehuts Gaua Durangoko Plateruenan

08/01/07
[Zarata
/ MondoSonoro]
Bidehuts Gaua Durangoko Plateruenan
 

Egun: Larunbata, Urtarrilaren 26a
Lekua : Plateruena (Durango)
Ordua: 22:00
Sarrera: 10 €
Bidehuts zigiluak jai berezia prestatu du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Zigiluko taldeeek kontzertua eskainiko dute hila amaieran. Anari (orain dela gutxi kontzertu arrakastatsua eskaini du Dayna Kurtzekin batera, eta sasoi ezinhobean dago), Hotel (bakarlari azkoitiarraren kitarra-jotzaile moduan aritzen den Borja talde mitikoa), Inoren Ero Ni (dirudienez bost abestiz osaturiko biniloa aurkeztuko dute hurrengo hilabeteetan ) eta Lisabö
arituko dira. Azken honek «Ezlekuak»
izeneko disko arrakastatsua aurkeztuko du, tentsioz eta energiaz beteriko lana. Antolatzaileek jai izugarria espero dute egun horretarako. Ezin duzu galdu.


Loturak:
Bidehuts
Anari
Inoren Ero Ni [MySpace]
Lisabö
[MySpace]

Plateruena

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *